Elexpururen hiztegia sarean jarriko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko martxoaren 10a

Urtea bukatu baino lehen egongo da sarean: 22.000 sarrera eta 1.000 argazki izango ditu.

Juan Martin Elexpuru idazleak egindako Bergara aldeko lexikoa hiztegia sarean jarriko dute urtea bukatu baino lehen. Juan Martin Elexpuruk berak egingo ditu egin beharreko moldaketak. 7.000 euro ordainduko dizkio Udalak lan hori egiteko. Gero, Udalarenak izango dira datu-basearen gaineko autore-eskubide guztiak, nahiz eta inoiz ezingo duen saldu datu-base hori.

Dagoeneko lanean dabil Elexpuru. Lana iraila bukatu baino lehen amaitu behar du eta handik gutxira gura dute hiztegia sarean jarri; egilea ere on line ari da lan egiten, eta uste dute bukatu eta gutxira egongo dela denok kontsultatzeko moduan.

Sarrerak, 22.000

Sarean egongo den Bergarako hiztegia orain arte esku artean erabili dugun bera izango da: 22.000 hitz izango ditu, azpisarrerak barne, eta 1.000 argazki koloretan. Bada, dagoeneko hasi da Elexpuru datu-base guztia sarean sartzen.

CD-Roma ere bai

Hiztegia sarean jartzeaz gain, Euskara Sailak komenigarritzat ikusten du CD-ROMa ere ateratzea, egin beharreko oinarrizko prestaketa sarean jartzeko bera delako. Juan Martin Elexpuruk egindako Bergarako hiztegia 2005eko hasieran aurkeztu zuten eta 3.000 ale atera zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak