Angel Santano PPko zinegotziak eskatu du hemendik aurrera egingo diren osoko bilkurak euskeraz eta gaztelaniaz egitea, legeak jasotzen duen bezala. Otsailaren 27ko osoko bilkuran egin du eskaera. Juanjo Arrieta behin behineko alkateak erantzun zion bere eskaera kontuan hartuko dutela. Oraindik, ordea, ez dute erabaki zein bide erabiliko duten eskaera hori betetzeko.