Otsailaren 27an beteko dira 30 urte Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa sortu zela eta Labegaraietako kiroldegian egingo duten jaialdi batekin ospatuko dute urteurrena. Ekitaldi politikoa, tailerrak, musika, henna, jaima bat eta bazkaria antolatu dituzte, besteak beste. Bazkarira joateko izena eman behar da eta 10 euro ordaindu. Telefonoa da: 670 41 76 07. Dirua, Euskadiko Kutxako zenbaki honetan sartu behar da eguaztena baino lehen: 30350009130091113300.
Uholdeen kalteak
Bestalde, azken egunetan egindako uriteek uholdeak sortu dituzte Tindouf-eko kanpamenduetan. 12.000 familia aterperik eta jatekorik gabe bizi dira eta laguntza taldeak diru bilketa egien ari dira. Guztira 38.000 pertsonari egin diete kalte uholdeek eta diru bilketa egiten ari dira laguntzeko. Kontu korronte hauxe zabaldu dute dirua biltzeko: 30350012740120086016.