'Saturday night fever', Sahararen alde

EduMendibil 2006ko ots. 17a, 12:04
Aratusteei hasiera emanez, Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko dute hurrengo egubakoitzean Udal Pilotalekuan, 22:30ean.

Bandak 19 urte daramatza Aratusteetako kontzertua eskaintzen eta Orkestra Sinfonikoa gehitu zaio azken urteotan. Dagoeneko hainbat herrialdetako giroa eta doinuak ekarri dituzte aratusteetan: Errusia, Brasil, Frantzia, Italia, Austria… Aurten Saturday night fever filmean oinarritutako ikuskizuna egingo dute Udal Pilotalekuan.

Frontoia, diskoteka

Saturday night fever filmak (1977) arrakasta nabarmena lortu zuen mundu zabalean.Tony Maneroren rola egiten John Travolta aktoreak goia jo zuen filmarekin. Imitatzaileak ez zaizkio falta izan ordutik. Datorren egubakoitzean Andoni Calles soraluzetarra arituko da Manerorena egiten eta Arantzazu Agirre izango du bikotekide Frontoiko diskotekan.

Emanaldian Bandako eta Orkestrako 114 lagunek hartuko dute parte. Kontzertuko lehenengo zatian Bandak honako piezak eskainiko ditu: Aquarium (De Meij), Big Bands in concert (Lowden) eta Aratusteetako dantzak (herrikoia). Jarraian, Orkestrak Carpenters taldearen hainbat kantu joko ditu. Alfredo Gonzalez Chirlaque zuzendariak egin du kantuen moldaketa.

Kontzertuaren amaieran Bandak eta Orkestrak batera eskainiko dute Saturday night fever ikuskizuna. Esan bezala, diskoteka bihurtuko da Udal Pilotalekuko kantxa eta Banda eta Orkestrako kideek bertan egingo dute antzerkia eta dantza.

Dirua, Sahararen alde

Kontzerturako sarrerak 5 eurotan salduko dituzte. Kultur etxean eta Lazkano oinetako dendan salgai daude dagoeneko. Azken urteotako ohiturari jarraituz, ekintza solidario baterako bideratuko dute batutako dirua. Aurten batutako dirua Saharara bideratzea erabaki dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak