Aratusteetarako mozorro lehiaketa antolatu du Bedelkarrek

Usoa Agirre 2006ko otsailaren 16a

Bergarako dendari eta ostalarien elkarteak herritar denei zuzendutako mozorro lehiaketa antolatu du. Hala, Aratuste egunetako batean irteten den mozorro originalena eta giro onena sortzen duena sarituko dute.

Bedelkarrek jarriko duen epaimahaiak hartuko ditu kontuan bi ezaugarri horiek: originaltasuna eta giroa sortzea. Irabazleari 160 euroko txartela emango diote Bedelkarreko ostalaritza zentro batean gastatu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak