Izagirreren lanak Espainiako Gerra Zibila lekutzen du euskal baserri giroan, gerraren eragin krudela belaunaldiz belaunaldi nola hazi eta piz daitekeen azpimarratuz. Luis Padron epaimahaiko kidearen esanetan: "Gerrak, tamalez, ez dira inoiz amaitzen, hori esatera dator estilo aberats, sendo eta dotorez Roberto Izagirre".