Martxan da Koldo Eleizalde lehiaketaren XXI. edizioa

Lehiaketa honetan Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek har dezake parte bakarka zein taldeka. Komiki eta bertsoen sailean, aldiz, Debagoieneko edozeinek hartu ahal izango du parte. Guztira lau arlo landuko dira lehiaketan: ipuin idatzia, bertsoak, komiki-tira eta ipuin-kontaketa edo antzerkia. Lanak apirilaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira.

Lanak aurkezteko modua

Lanak aurkezteko modua

Lanak kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan. Kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:

  • "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua
  • Lanaren generoa: ipuina, bertsoa...
  • Taldea: 1. taldea, 2. taldea...

Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira:

a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, bideoaren...) bi kopia. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.

b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan Egilearen datuak (pdf formatua, 24kb) atala, beteta.

Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea

Lanak bidaltzeko edo entregatzeko epea apirilaren 28an bukatuko da eta sariak ekainaren 10ean, zapatua, emango dira Bergarako Zabalotegi aretoan, eguerdiko hamabietan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.