Zabalotegi auzokoek informazio falta salatu dute osoko bilkuran

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko urt. 31a, 11:44
Udalak auzoan egin gura duen proiektuaren gaineko informaziorik ez dutela jaso esan zuten auzokoek atzo iluntzean egindako plenoan. Errepide berri horrek onurarik ez duela ekarriko ere esan zuten, ez auzoari ezta Bergarako erdiguneari ere. Informaziorik ez zaiela gorde erantzun zien alkateak eta hitz egiteko gertu dagoela.

Zabalotegiko auzotarrek agiri bat irakurri zuten atzoko osoko bilkuran. Esan zuten ez dutela informaziorik jaso Udalak auzo horretan egin gura duen proiektuaren inguruan eta informazio falta salatu zuten. Gaineratu zuten beste inolako azterketarik ez dutela egin auzoan (zarata, beharrezkoa den edo ez, ingurugiroa...) proiektua egin aurretik. Errepide horri ze onurua ikusten dioten ere galdetu zioten alkateari, eurek ez diotelako bat bakarra ere ikusten.

Alkateak erantzun zien informaziorik ez zaiela ezkutatu eta hitz egiteko gertu dagoela auzoko komisioko kideekin. Gaineratu zuen herritar guztiek egindako proposamenak aztertuko dituztela eta herritar guztien interes orokorra betetzen ahaleginduko dela Udala. Esan zien ere proiektu horrek 26 aparkaleku kenduko dituela Zabalotegin, baina eginda gero, aparkaleku gehiago egongo direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak