Bergarako Labegaraiak erosi nahi du Kanadako siderurgia enpresa batek

A.G. 2006ko urt. 30a, 10:47
Eguenean azaldu zuen Kanadako Mittal Steel siderurgia enpresak Arcelor taldea bereganatzeko nahia. Arcelor 18.600 milioi eurotan erosiko duela iragarri zuen Mittal Stell enpresak.

Arcelor taldeko enpresa da Bergarako Labegaraietakoa ere. 2000. urtera arte Aceraliaren enpresa zen Bergarakoa, baina urte horretan osatu zen Arcelor taldea Espainiako Aceralia, Belgikako Arbed eta Frantziako Usinor-Sacilor siderurgiekin batera. Arcelor taldearen lantegirik txikiena da gaur egun Bergarakoa.

Langileen ezjakintasuna

Bergaran 284 langile ari dira Arcelorren. Aurretik, Aceralia jabe bakarra zenean, 312. LAB sindikatutik adierazi digutenez, "enpresatik ez dugu inolako informaziorik jaso. Baina horrelako operazioen kontra gaude, erabakiguneak hain urruti egoteak funtzionamendua zailtzen baitu". ELA sindikatutik azaldu digutenez, "operazio finantzarioa da industriala baino gehiago, baina ofizialki ez digute ezer esan. Hala ere, kezka beti dago. Arcelorrek beti esan izan du etekina ateratzea duela helburu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak