(09:10): Zauritutako neska Debagoieneko ospitalera eraman dute. Errei bat itxita dago oraindik eta kontuz ibili behar da, auto-ilarak daude-eta Soraluzetik Bergararako noranzkoan.
(08:50) Soraluzetik Bergararako norabidean izan du istripua autoak, Bergara parean. Autoa errepidetik irten da eta, ondorioz, neska bat zauritu da. Debagoieneko ospitalera eraman dute. Errei bat itxita dago Bergararako noranzkoan eta auto-ilarak sortu dira. Kontuz ibili behar da pare horretan. Datu gehiago jakin ahala emango dugu.