Paulo Elkorori ongi etorria egingo diote domekan

Goiena 2006ko urtarrilaren 19a

Paulo Elkorori ongietorria egingo diote domekan San Martin plazan, 19:00etan. 32 urteko bergararra aske utzi dute gaur goizean. Hiru urteko kartzela zigorra bete du. Alemanian, Municheko espetxean, Alcala-Mecon eta Almeriako espetxean bete du zigorra.

Domekako ongietorriaren ondoren, manifestazioa izango da. Hilaren 28rako afaria iragarri dute, Artatse elkartean. Izenematea, ohiko tokietan.

Hiru urte espetxean

Alemaniako Polizia Federalak 2003ko urtarrilaren 19an atxilotu zuen Elkoro, Nurembergen. 1998ko apirilaren 19a ezkero herritik kanpo zeraman. Guardia Zibilak Bergaran, Antzuolan eta Gasteizen polizia operazioa egin zuen orduan. Sarekada hartan hamaika lagun atxilotu zituzten, ustez Arabako komandoko kide izateagatik.

1999ko martxoan Auzitegi Nazionalak Paulo Elkoro bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen. 2003ko azaroan estraditatu zuten Alemaniatik. 2004ko urrian Madrilen epaitu ondoren, hiru urteko kartzela ezarri zioten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak