Iñigo Alberdi Euskadiko Orkestrako Zuzendari izateko hautagaia

Maider Arregi 2006ko urt. 19a, 11:30
Bi aste barru jakingo da zein izango den Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusia. German Ormazabalek hamar urte eman ditu zuzendari gisa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hartuko du erabakia.

Pozik azaldu da bergararra. Bere esanetan, "ilusio handiz" hartuko lukeen lana da. Gainera, esperientzia polita izango litzatekeela ere azpimarratu du. Alberdiren esanetan, orain nor izendatuko duten zain dago.

Iñigo Alberdi Soraluzen jaio zen 1973an eta Bergaran bizi da. Zuzenbide ikasketak egin zituen eta musika pedagogiako goi mailako titulua ere badauka. Egun, klabezineko irakaslea da eta Oñatiko banku batean egiten du lan.

Musika ibilbidea

Easo abesbatzako partaide izan da eta hainbat piano kontzertu eman ditu. Baita Bergarako Orfeoiarekin. 2001. urtean, Donostiako Musika Hamabostaldiak Arantzazun antolatu zituen ekintzen zuzendari izan zen.

Azkoitia, Bergara eta Azpeitian egiten den Organo Erromantiko Zikloko arduradun teknikoa da. Hala, musika kritika egiten du eta Eusko Ikaskuntzako musika arloko bazkide da.

Gainera, Alberdi EAJ-EA koalizioko kultura zinegotzia izan zen Bergaran 1999 eta 2003 bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak