Astelehenean, urtarrilaren 9an, errepidea garbitzen ari zela hil zen Itziarren 56 urteko berastegiarra. Aurtengo lehen lan istripua izan da. Hau salatzeko bilkura egin zuten sindikatuek Bergaran.
Zuriarrain diputatuak esandakoa
- Langilea errepidetik kanpo, Itziarreko igoeran, ari zen lanean.
- Une horretan auto batek kontrola galdu eta harrapatu egin zuen.
- Sindikatuek errua Foru Aldundiarena dela esan dute. Diputazioak, berriz, errua gidariari leporatzen dio.
- Zuriarrainek ezeztatu egin du hildako langilea azpikontratua zenik.