Errepidea garbitzen ari zela hil zen Itziarren 56 urteko berastegiarra. Aurtengo lehen lan istripua izan da.
Bergarako UTE Gipuzkoa enpresan egiten zuen lana. Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko errepideak garbitzeko kontratatzen du urtero enpresa hori.
Lan baldintzak salatu dituzte
Langileek behin eta berriz salatu dute egoera traketsean lan egiten dutela eta arrisku ugari izaten dituztela errepide bazterretan. Arrazoi horregatik, gaur Bergaran egindako bilkuran, Foru Aldundiari leporatu diote atzoko istripuaren ardura. Salatu dute, Aldundiak arduragabeki jokatzen duela. Istripuak saihesteko neurriak hartzeko eskatu diote.