2006ko Aratusteak iragartzeko azal lehiaketa deitu dute

Usoa Agirre 2006ko urt. 11a, 09:20
Datorren otsailaren 25ean hasiko dira aurtengo Aratuste jaiak eta Bergarako Udalak zabaldu du jai horiek iragartzeko azalaren lehiaketa. Otsailaren 3a baino lehen eraman behar dira lanak Bergarako kultura etxera. 300 euroko sari bakarra emango dute.

Hemen lehiaketaren oinarriak:

  1. Lehiaketa honetan Bergaran bizi edo erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte.
  2. Diseinuen kartelak, kolore eta teknika libreaz, 50 x 35 cm.tako kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira, eta formatu bertikalean. Era berean, informatika diskete batean ere aurkeztu beharko da diseinua.
  3. Kartelek ondorengo testua eraman beharko dute nahitaez: ARATUSTEAK 2006, BERGARA.
  4. Lehiaketako irabazleak 300 € eskuratuko ditu. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.
  5. Udalak egoki ikusiz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatu ahal izango du.
  6. Kartelek ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzealdean lelo bat dutela aurkeztuko dira kartelak. Gutunazal itxi batean leloa kanpoan eta egilearen datuak (izen-abizenak, NANaren fotokopia eta telefonoa) barruan jarriko dira.
  7. Kartelak Bergarako Kultura Etxean aurkeztuko dira, otsailaren 3ko 13:00ak baino lehen.
  8. Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten.
  9. Epaimahaiko kideek hartutako erabakia aldaezina izango da.
  10. Saritu gabe gertatu diren lanak, erakusketa egiten bada, erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, pentsatuko da ez dituztela aintzakotzat hartzen, eta Udala horietaz libreki baliatu ahal izango da. Era berean, ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.
  11. Saritutako lanaz Bergarako Udala jabetuko da, eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko eta abarrerako eskubidea izango du.
  12. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak