Jarduneko asteburuetako ekintzak martxan

Usoa Agirre 2006ko urtarrilaren 10a

Gabonetako etenaldia eta gero, Bergarako Jardun elkarteko aste bukaeretako ekintzak martxan dira berriz. Txapligu taldea eta Txiskrilabi taldea datorren zapatuan, hilak 14, hasiko dira ekintzekin.

Txapligu taldea 9-11 urte bitarteko umeei zuzendutakoa da eta taldekoentzako hainbat txoko egongo dira Arrizuriagako lokalean:

  • mahai jolasen eta eskulan txokoa,
  • irakurtzeko eta lasai egoteko txokoa,
  • futbolin eta pin pon txokoa eta
  • 6.maila. com txokoa.

Adin horretako gaztetxoendako Arrizuriaga zabalik egongo da zapatu eta domeketan 16:00etatik 20:00etara.

Txiskrilabi taldea ere, 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen taldea, datorren zapatuan hasiko da martxan. 16:00etatik 18:00etara bitartean elkartuko dira Arrizuriagako lokalean eta hurrengo hilabeteetarako programa prestatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak