Arratsaldeko laurak aldera izan du matxura kamioiak Bergarako saihesbidean. Gipuzkoa 632 errepidean gertatu da ezbeharra eta zirkulazio arazoak izan dira arratsalde osoan. Ertzaintzak noranzko bat itxi du eta arratsaldeko seiak bitartean ez dute kamioia errepidetik kendu.
Euriak ez du arazo larririk eragin
Garabiek kamioiaren kabina eraman dute lehenengo eta atoia ondoren. Euriak, berriz, ez du arazo handirik eragin gaur arratsaldean. Ertzaintzak jakitera eman digunez, ibarrean ez da istripu aipagarririk izan.