Euskararen erabilera kirolean; entrenatzaileentzako saio praktikoa

Usoa Agirre 2005ko abe. 22a, 10:07
Bergarako entrenatzaile eta begiraleak euskararen erabileraren inguruan sentsibilizatzeko saio praktiko bat antolatu dute Udaleko Euskara eta Kirol zerbitzuek. Ariketa praktikoen bidez euskararen erabileraren inguruko hausnarketak egingo dituzte. Urtarrilaren 4an izango da saioa eta abenduren 28a baino lehen eman behar da izena.

Euskararen erabileraren inguruko hausnarketa

Euskararen erabileraren inguruko hausnarketa

Kirol, joko edo jolas desberdinetako ariketa praktiko batzuk egingo dituzte, euskararen erabileraren inguruko hausnarketak eginez:

  • zer egin sarritan errepikatzen ditugun berba edota esamoldeak euskaraz erabiltzera ohitzeko?
  • noiz, zer eta zela zuzendu behar ditugu hizkuntza akatsak?
  • zela jokatu gaztelaniarako joera euskalduntzeko?
  • ...

Eguna eta izen-ematea

Eguna: 2006ko urtarrilaren 4a, asteazkena
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
Tokia: Labegaraietako kiroldegia
Prezioa: Doan

Gonbidatuak: Bergarako entrenatzaile, begirale eta laguntzaileak eta interesa daukan edonor (taldea osatzeko, gutxienez 6 eta gehienez 15 behar dira).

Izena emateko tokia: Udaleko Euskara Zerbitzuan (943 77 91 66) edota Kirol Zerbitzuan (943 77 91 64).

Izena emateko azken eguna: abenduaren 28a, asteazkena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak