Olentzero marrazki lehiaketako irabazleak

Jardun elkarteak aurten laugarren aldiz antolatu du marrazki lehiaketa. Lehiaketaren helburua izan da Bergarako umeen artean Olentzeroren irudia indartzea eta horretarako Olentzero marraztu behar izan dute. 6 eta 11 urte bitarteko sei irabazle egon dira.

Lehiaketan Bergarako ikastetxeetako (Aranzadi, Mariaren Lagundia, San Martin eta Angiozar), 6 eta 11 urte bitarteko 654 umek parte hartu dute.

Sariak

Adin bakoitzeko onenek saria eskuratu dute, euren marrazkiekin egindako koadroa eta liburu bat.

  • Nerea Bernal . 1. maila, 6 urte. Mariaren Lagundia ikastola.
  • Miren Manuel Celaya . 2. maila, 7 urte. Aranzadi ikastola
  • Olatz Alberdi . 3. maila, 8 urte. Aranzadi ikastola.
  • Oier Ugalde . 4. maila, 9 urte. San Martin ikastetxea.
  • Egoi García . 5. maila, 9 urte. San Martin ikastetxea.
  • Beñat Etxabe . 6. maila, 11 urte. San Martin ikastetxea.

Erakusketa

Aurkeztutako marrazki guztiekin erakusketa bat egingo dute Munibe plazan, abenduaren 24an.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.