Sahararen aldeko Bubisher elkartea sortu dute

EduMendibil 2005ko abe. 13a, 12:37
Sahararen subiranotasunaren aldeko Bubisher elkartea sortu berri dute Bergaran. Azken urteotan bezala, Gabonen atarian elikagaiak batzeko kanpainarekin hasiko dira: azukrea, atun latak eta konpresak batuko dituzte hilaren 19tik urtarrilaren 7ra arte.

Sahara aldeko txori bat da Bubisher eta izen hori jarri diote Bergaran sortu berri duten elkarteari. Komite Internazionalistak taldeak eta beste hainbat elkartek bideratu dute Sahararen aldeko kanpaina azken urteotan. Aurrerantzean Sahararen subiranotasunaren aldeko Bubisher elkarteak egingo du lan hori. Hogei bat lagun ari dira elkartean eta Elsa Manso da presidentea. Martitzenero elkartzen dira kultura etxean, 20:00etan.

Elikagaiak batzeko kanpaina

Esan bezala, elikagaiak batzeko kanpaina egingo dute abenduaren 19tik urtarrilaren 7ra arte. Iaz bezala, azukrea, atun latak eta konpresak batzea da kanpainaren helburua. Herriko hainbat dendatan eta udaletxean jasoko dituzte.

Herriko ikastetxeetan, berriz, Gabonen ostean egingo dute bilketa, urtarrilaren 7tik 21era hain zuzen ere.

Hitzaldia eta erakusketa

Eguenean, hilaren 15ean, Jose Piñasek Saharako egoeraren gaineko hitzaldia egingo du kultura etxean, 19:30ean. Bestalde, kanpainak irauten duen bitartean Sahararen gaineko erakusketa ikusgai izango da Nahikari tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak