Artekalean eta Arruriagan, azken ukituak egiteko zain

EduMendibil 2005eko abenduaren 7a

Arruriaga eta Artekaleko urbanizazio lanak bukatzear daude. Hala ere, eguraldi txarrak kaleon zabaltzea atzeratu du. Zirkulazio seinaleak jartzea eta Correos bulegoaren parean asfaltatze lanak egitea baino ez da falta.

Artekalean eta Arruriagan egindako lanak Iñaki Aspiazu arkitektoaren proiektuari jarraituta egin dituzte. Lasarteko Ozio enpresa aritu da lanean apirila ezkero. Orain, esan bezala, zirkulazio seinaleak jarri eta Correos parean asfaltatze lanak egiteko zain dira Udaleko langileak. Hasiera baten azaroan zabaltzekoak ziren Arruriaga eta Artekale.

Galtzada-harria bistan

Arruriagatik udaletxera doan tarteak 177 metroko luzera dauka, eta galtzada-harria bistan laga dute han. 14.000 galtzada-harri inguru jarri dituzte Ozio enpresako langileek azken hilabeteotan. Lanen aurrekontua 1.200.637 euro izan da. Goenkaleko urbanizazioaz Ozio enpresa arduratuko da baita ere, 453.115 euroko aurrekontuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak