Oinarriak
1. Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena eman beharrik gabe.
2. 2005eko abenduaren 13 eta 27 bitartean (biak barne) erakusketarako prestatuta egon beharko dute eskaparateek.
3.Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna eta eraginkortasuna, eskaparatearen kalitatearekin batera.
4. Eskapareteetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.
5. Eskaparateak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz eta izei naturala ez erabiltzea erregutzen da.
6. Epaimahaia Jarduera, Kultur Talde, Gazteria eta Jaiak Batzordeak, Bedelkar Bergarako merkatarien elkarteak eta Beart Bergarako margo elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute.
7. Lehiaketako sariak hiru izango dira: 250 eta garaikurra izango du bakoitzak. Hala merezi duten Bergarako hiru merkataritza-establezimenduei emango zaizkie sariak.
8. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta 2005eko abenduaren 21ean emango da jakitera, arratsaldeko 15:30ean Kultura Etxean egingo den prentsaurrekoan.
9. Epaimahaiak egoki deritzon sariak hutsik uzteko aukera izango du.
10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.
Oharra: Lehiaketak irauten duen egunetan eskaparateak argiztatuta edukitzea komeni da, epaimahaiaren lana errazteko: dendak ixteko ordura arte lanegunetan eta iluntzeko 9ak arte jaiegunetan eta bezperatan.
Informazio gehiago: Kultura Etxea. Tel.: 943 77 91 59
Bedelkar: Tel.: 943 76 04 68