Bergaran, ibarreko hainbat herritan bezala, Euskararen Eguna hainbat ekintzekin ospatuko dute.
Abenduak 2, ostirala
Abenduak 2, ostirala
- Eguerdian panelak jarriko dira Munibe plazan. Panel horietan aukera egongo da euskarari buruzko mezu edo marrazkiak jartzeko.
- Arratsaldeko 17:15ean Txatxilipurdiren Euskal karaokea egongo da Munibe plazan.
- Antzerki gaua: 22:30ean Pol Polen Eskolan atzo eta gaur antzezlana eta 23:15ean Oilagorra tabernan Nora hoa neska antzezlana.
Abenduak 3, larunbata
- Goizeko 11:30ean zizka-mizkak egongo dira Munibe Plazan.
- Eguerdiko 12:00etan ekitaldi nagusia egongo da. Bertan Bergaran euskara irakasten hasi ziren irakasleei omenaldia egingo zaie. Bergaran euskararen alde lan aktiboa egingo duen bilgune berri baten aurkezpena eta herritarren sentsibilizazioan eragingo duen kanpaina baten aurkezpena ere egingo da. Tarteetan Unai Azkaratek egunarekin oso lotuak dauden bi abesti kantatuko ditu.
- Eguerdiko 14:00etan Artatse elkartean bazkaria egongo da trikitilari eta bertsolariekin. 15 euro ordaindu behar dira eta Jardunen daude salgai txartelak.
- Gabeko 22:30ean kontzertua Gaztetxean Sexty Sexers eta Kabul taldeekin. Ez da ezer ordaindu beharrik izango.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak