Bertako euskara lantzeko ikastaroak

Usoa Agirre 2005ko aza. 30a, 09:32
Bertako euskaran berba egiterakoan egiten diren akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroa antolatu dute Bergarako Udalak eta Udal Euskaltegiak. Hasierako maila edota jarraipen ikastaroak egin ahal izango dira. 10 orduko ikastaroak dira. Abenduaren 21a baino lehen eman behar da izena.

Ikastaroaren helburuak:

Ikastaroaren helburuak:

  • Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile, eta abarrei euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea.

  • Umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak eskaintzea.

Egunak eta tokia:

  • A) Hasierako maila 2006ko urtarrilaren 3. astean hasiko da.

  • B) Jarraipen ikastaroa 2006ko otsailean hasiko da, hasierakoa bukatu ondoren.
  • Izena emateko epea bukatu eta taldeak osatu ondoren zehaztuko dira talde bakoitzaren hasiera eguna eta ordua, eta horren berri emango da.
  • Tokia: Udal Euskaltegia (Zabalotegi 13).

Zeinek har dezakeen parte

  • Interesa duen edozeinek.

Izena ematea:

  • 2005eko abenduaren 21a baino lehen eman behar da izena.

  • Matrikula: 10 euro. Izena emateko orduan ordaindu behar da.

Informazio gehiago eta izena emateko txartela duzue Bergarako Udal webguneko albiste honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak