Jauregi etxeko lehen solairuko behe erliebea erortzeko arriskuan dago nahiz eta goiko solairuetakoa ere pitzatuta egon. Halaxe jasotzen du Udalaren eskariz Eudald Guillamet harri eta morteroen patologian adituak egindako txostenak. Hori horrela, aktuazio proposamena ere eskatu zion Udalak eta hark bi interbentzio egin behar direla zehaztu zuen: batetik, urgentziazkoa, negua baino lehen, neguari aurre egingo ez dion arrisku handia dagoelako; bestetik, zaharberritze osoa, udaberri aldera.
Hori horrela, egubakoitzean ekin zion Gasteizko Petra Sociedad Cooperatibak Gasteizko katedralaren zaharberritzean hainbat lan egin ditu euste lanari negua erortzeke igaro dezan. Hamabost bat egun iraungo dute lanok eta 12.000 euro inguruko aurrekontua dute.
Banco Guipuzcoanok ordainduko ditu lanok
Jauregi etxean Banco Guipuzcoano dago, besteak beste, eta harena da erliebearen ardura. Hala, bera egingo da urgentziazko interbentzioaren kargu. Zaharberritze osorako, aldiz, Udalarekin eta Aldundiarekin batzartuko da. Izan ere, sailkatutako monumentua da.