Umeen jolasak, kantuak eta ipuinak ikasteko ikastaroa

Usoa Agirre 2005ko aza. 25a, 11:05
Bergarako Udaleko Euskara Batzordeak bi ikastaro antolatu ditu, herriko ikastetxeekin elkarlanean. Bat euskaraz izango da umeen jolasak, kantuak eta ipuinak ikasteko eta bestea gaztelaniaz euskal kantu eta jolasak ikasteko.

Euskarazko ikastaroa 16 ordukoa izango da eta ordutegiak daude aukeran:

  • Astelehen eta eguenetan
    15:00 - 16:30
    18:30 - 20:00
  • Zapatu goizetan: 10:00 - 12:00 (saioren bat umeekin ere egingo da).

Aste barruko ikastaroa urtarrilaren 16an hasiko da eta zapatuetakoa urtarrilaren 14an. Irakaslea Ana Carpintero izango da eta edozeinek har dezake parte.

Albiste honetan duzue gaztelaniazko ikastaroaren berri.

Izena ematea

Izena emateko epea abenduaren 15era arte egongo da zabalik eta Udaleko Euskara Zerbitzura jo behar da horretarako. Izena ematerakoan 20 euroko matrikula ordaindu beharko da eta %85eko asistentzia (edo handiagoa) daukanari erdia bueltatuko zaio eta bertan grabatutako kantuen CDa oparituko zaio.

Bergarako Udal webgunean duzue izena emateko txartela eta ikastaroen gaineko informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak