Inoiz baino partaidetza handiagoa izan da Udaleko Kirol Zerbitzuak eta Pol-Pol Argazki Taldeak antolatutako lehiaketan: 136 argazki jaso dituzte aurten, 90 koloretako kategorian eta 46 zuri-beltzekoan.
Hauek izan dira saritutakoak:
Zuri-beltzean
1.go saria: Julian Redondo (Bilbo), El músculo lanari esker.
2 saria: Javier P. Fdez. Ferreras (Berango), 100 m libres lanarekin.
3. saria: Iñaki Kaperotxipi (Zarautz), Uretara izenburuko lanari esker.
Herriko onena: Agustin Gurrutxaga, Unai argazkiarekin.
Koloretan
1.go saria: Javier P. Fdez. Ferreras, A 30 metros lanagatik.
2. saria: Josu Altzelairen (Legazpia) Irteera.
3. saria: Iñaki Barace (Donostia), Marathon lanarekin.
Herriko onena: Juanjo Lopez (Pesca).
Erakusketa kultura etxean
Sari banaketa abenduaren 2an egingo dute kultura etxean, 20:00etan. Gaurtik abenduaren 4ra erakusketa izango da bertan.