Euskara ikastaro bereziak etorkinentzat

Usoa Agirre 2005eko azaroaren 23a

Bergarako Udalak eta Udal Euskaltegiak, HABErekin elkarlanean, Euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu dute kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenentzako. Ikastaro honetan erabiliko den metodologia eta materiala egokituak izango dira Euskal Herrira etorri berrientzako.

Ikastaroaren zehaztasunak:

Ikastaroaren zehaztasunak:

  • 60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.

  • 16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.
  • Astean 4 ordu, 2 egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun.
  • Egunak eta orduak aukeran laga dira oraingoz.
  • Ikastaroaren hasiera: 2005eko abenduaren hirugarren astean
  • Izena emateko epea: 2005eko abenduaren 7ra arte. Izena eman aurretik 30 euroko diru-sarrera egin behar da.
  • Matrikula: guztira 61,80 euro. Izena eman aurretik 30 euro eta gainerakoa eskolak hasten direnean ordainduko da.
  • Izena emateko tokiak (bertara joanda edo telefonoz):
    • Udaleko Euskara Zerbitzua. San Martin plaza. Telefonoa: 943 77 91 31
    • Udal Euskaltegia. Zabalotegi kalea 13. Telefonoa: 943 76 44 53

Informazio gehiago eta izena emateko orria Bergarako Udal webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak