Valtierrako Udal Musika Bandaren kontzertua

Maider Arregi 2005ko aza. 22a, 20:58
Udazken kulturalaren barnean, azaroaren 27an, 12:30ean, Valtierrako (Nafarroa) Udal Musika Bandaren kontzertua izango dugu Udal pilotalekuan.

Kontzertuko egitaraua:

Kontzertuko egitaraua:

  • Gloria al Pueblo (pasodoblea). P. Artola

  • Dancing Show. Josef Hastreiter
  • Las Playas de Rio. Kees Vlak
  • Imagine. John Lennon
  • Robin Hood. Michael Kamen
  • Cielito Lindo. Arr. Naohiro Iwai
  • From The New World. Anton Dvorak
  • Am Golf Von México. Arr. Kornmeier
  • Charleston Forever. Arr. M. Peters

Zuzendaria: José Antonio Morella Rodrigo

Valtierrako bandaren historia

Valtierran beti egon da musikarako zaletasun handia. 1930 urte inguruan, Valtierrak bazegoen dagoeneko musika banda. 1960 urtera arte zuzendari ezberdinen gidaritzapean jardun zuen bandak, baina urte hartan, oraindik zehaztu ez diren zergatiak medio, banda desegin egin zen.

Hala, 25 bat urte bandarik gabe egon ondoren, Valtierrako Udala banda berri bat martxan jartzeko lanean hasi zen. Valtierrako Udal Musika Eskola sortu zuten eta bandako eta eskolako zuzendari jarri zuten José Antonio Morella Rodrigo. 1990ean eman zuen lehenengo kontzertua Valtierrako banda berriak eta 1992an sinatu zituzten taldearen estatutuak.

Banda gaztea

Valtierrako musika eskolak 90 bat ikasle ditu eta 75ek osatzen dute banda. 11 eta 25 urte arteko gazteak dira gehienak, baina badira 40 urtetik gora dituzten hiru.

Urte hauetan kontzertu asko eskaini dituzte Nafarroan eta Nafarroatik kanpo. Iruñeko San Fermin jaietan, adibidez, urtero eskaintzen dute kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak