2006an jarriko dute abian udal garabi zerbitzua Bergaran

A.G. 2005ko aza. 21a, 09:38
Datorren urtean zehar hasiko da lanean garabi zerbitzua Bergaran. Hori nahiko luke Udalak; izan ere, garabia hiru urte dela erosi zuen Bergarako Udalak, baina orain arte ezin izan du zerbitzuarekin hasi hainbat arazorengatik.

Udal biltegia

Udal biltegia

Labegaraietan dago udalaren auto biltegia. Han lanak egin behar izan zituzten garabi zerbitzua hartzeko, baina tartean egin diren bestelako herri lanek erabili ezinda laga dute biltegia. Hortaz, Udalak atontze lanak eta zaintza zerbitzua jarri nahiko lituzke datorren urtean garabi zerbitzuarekin hasi ahal izateko.

Arautegia

Garabi zerbitzuaren arautegia 2004an onartu zuen Udalak. Garabiak autoa eramango du arau-hauste larri eta oso larrietan. Isunei dagokienez, orain dela bi urte onartu zen arautegiaren arabera, arau-hauste arinetan 18 eurokoak izango dira eta larrienetan 180 eurokoak. Horrez gainera, 24,30 euro gehitu behar zaizkio garabi zerbitzuagatik eta 6,55 euro autoak biltegian egingo duen egun bakoitzagatik.

Tarifak egokitu egingo dira zerbitzuarekin hasi orduko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak