Reyes Azkoitiak omenaldi hunkigarria jaso zuen zapatuan

Maider Arregi 2005ko aza. 16a, 19:20
Orixondo, Pertxa eta Bergarako Udalak omenaldi beroa egin zioten Bergarako Eskola Pilotari. Hala ere, omenaldiko protagonista nagusia Reyes Azkoitia izan zen eta egindako lana eskertu zioten bertaratu zirenek. Hilario Azkargorta argazkilariak omenaldiko argazki ugari atera ditu. Argazki ederrenekin galeria osatu dugu.

Reyes Azkoitiak 15 urte egin ditu Pilota Eskolan. Berak ez zuen aparteko omenaldirik nahi. Hala ere, sorpresaz eta hunkituta jaso zuen lagunek egindako omenaldia. Izan ere, berak dio ikasleek ematen diotela egunean eguneko poztasuna.

Omenaldi jendetsua eta beroa

Besteak beste, Joxean Tolosa pilotari ohia; pilota sailan Reyesekin ibilitakoak (Joseba semea tartean); Udala, BKE, Kutxa, La Caixa, Erreki jatetxea, Reyesen aurka pilotan aritutako Txikito de Benegas arrasatearra eta beste hainbat lagunek hartu zuten parte omenaldian. Oxirondok eta Pertxak plaka bana eman zioten Reyesi.

Reyesen semeak eta pilotari ohiek banan-banan besarkatu zuten Reyes. Orduan, hain justu, izan zen omenaldiko une hunkigarriena. "Guztiak semetzat dauzkat eta ez dut sekula ahaztuko. Oraindik negar malkoak ateratzen zaizkit ikusten ditudanean" azaldu zuen Reyesek. Ekitaldiari bukaera Pertxa elkartean egindako afariak jarri zion. Elkartean, 50 lagun eta senitarteko izan ziren.

Pilotazaleen esanetan, familiatik datorkio pilotarekiko maitasuna. Zazpi anai-arreben artean neska bakarra da eta berari gustatzen zaio soilik kirola.

Neska gutxi pilotan munduan

Reyesek dio kirol hau egiten duten gehienak mutilak direla. 14-15 urtetan lau neska izan ditu ikasle. Pena ematen dio neska gutxi animatu izanak eta horregatik parte har dezaten animatu nahi ditu.

Hala ere, pozik dago eskolak daukan arrakasta ikusita. Izan ere, 100 gazte inguru joaten da. Federatutako 30 gazte ditugu gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak