Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko hitzaldia eskaini zuen Zutik-ek

Asier Alkorta 2005ko aza. 16a, 11:00
"Zigorrek ez dute emakumeen aurkako indarkeria konponduko, beldurrak ez duelako adierazten egindakoa gaizki dagoela"; hala esan zuen Maria Antonia Caro adituak Zutik taldeak antolatutako hitzaldian. Emakumeen Aurkako Osoko Legea egiten lagundu zuen Carok, eta legea azaldu zuen atzo, azaroak 15, Bergaran.

Caroren ustez, gobernuek zigorrak gehiegi erabiltzen dituzte arlo honetan, "merkea eta efektista" delako, bere hitzetan.

Legeak, bere ustez, alde onak eta txarrak ditu: onen artean, legeak bere egiten duela arazo hori ezin daitekeela ikuspuntu bakarretik hartu eta sexuen hierarkizaziotik ulertu behar dela; eta biktimen eskubideak aitortzen direla. Hala ere, esan zuen goizegi dela legearen eragina baloratzeko. Gaineratu zuen aurten 54.594 salaketa egon direla Estatuan, eta iazko kopurua gaindituko dela.

Emakumeen aurkako indarkeriaren gaineko kartel lehiaketa

Bergarako Emakumeen Kultur Elkarteak (BEKE) emakumeen aurkako indarkeriaren gaineko kartel lehiaketa deitu du. Partaideek arazoaren 18ra arte izango dute lanak entregatzeko aukera.

Irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Kartelak kolore eta teknika librez egin ahal izango dira. Derrigorrezko testua azaldu beharko da aurkeztutako lanetan: Emakumeen aurkako indarkeriarik ez!. Argibideak 943 76 07 95 telefonoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak