Bat Gehio
Bartzelonako taldea da. Jatorri ezberdineko musikariek elkar topatzen dute taldean. Fusio natural eta freskoa da beraiena. Pop melodiak, rumba, bossa, flamenkoa eta jazz erritmoekin topatzen diren sentimendu eta indarrez betetako kantak sortzen dituzte. Formatu akustiko txikian ere, ordu eta erdiko zuzeneko indartsu eta beroa daukate.
Formazioa
- Julen Cobos: ahotsa-gitarra flamenkoa
- Guillermo Trujillano: kitarra akustikoa
- J.A Gerra: baxua
- David Carreras: kajoi-perkusioak
- Irene Santsalvado: zeharkako flauta