Omenaldi jendetsua Bergarako pilota sailari

Maider Arregi 2005ko aza. 14a, 18:38
Reyes Azkoitia izan zen omenaldiko protagonista. Jende ugari bildu zen zapatuan, azaroak 12, Bergarako Udal pilotalekuan.

Neurketa ugari jokatu ziren bertan. Egun berezia izan zen herriko pilota saileko arduradun eta partaide guztiendako.

Antolatzaileak Udala, Oxirondo eta Pertxa elkartea izan ziren. Loreak, dominak eta plakak banatu ziren ekitaldian. Merezitako omenaldia egin zitzaien hainbeste urtetan pilotaren alde lan egin duten guztiei. Bereziki Reyes Azkoitia arduradunari.

Reyes Azkoitia

Txikitatik datorkio Reyesi euskal pilotarekiko zaletasuna. Egun, etxeko andrea da eta bere iloba zaintzen dihardu. Denbora librean pilota eskolara joaten diren gaztetxoak entrenatzen ditu. Bere esanetan, euskal pilotaren egoera "bikaina" da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak