Atzo, eguena, egin zuten pilota aukeraketa Bergarako pilotalekuan Xalak eta Titinek. Titinek 104 eta 105,5 gramokok pilotak aukeratu zituen, eta Xalak 105,4 eta 104,3 gramotakoak: "Frontisetik ondo ateratzen diren pilotak aukeratu ditut, Titin sakea egin eta errematearen bila joango da-eta".
Sarrerak 40 eta 15 eurotan
Capellan eta Lasa III.a eta Gonzalez eta Eulate bikoteek jokatuko duten norgehiagokak estreinatuko du domekako pilota jaialdia, eta ondoren etorriko da partidu nagusia.
Sarrerak, beheko jarlekuetan 40 euro, eta goikoetan 15 euro.