Argazkiak, DVDa eta liburua
Erakusketan, "Toribio Jauregi: pilotazale bat kameraren atzean" izenburupean, 30 argazki jarriko dituzte ikusgai. Era berean, Gallastegi eta Atano III.ak 1948an jokatu zuten finaleko irudiak jarriko dituzte DVD batean eta erakusketaren gaineko liburua salgai jarriko dute.
Ordutegia
Erakusketa egubakoitzean, azaroaren 11n, zabalduko dute, 19:00etan.
- astelehenetik egubakoitzera: 18:00 - 21:00
- zapatutan: 12:00 - 14:00