Bi kontzertu Mariaren Lagundian

Udazken Kulturalaren barnean, azaroaren 12an eta 13an, bi kontzertu izango dira. Emanaldiak Mariaren Lagundiko elizan, arratsaldeko 19:00etan eskainiko dira.

Azaroak 12, larunbata

Azaroak 12, larunbata

Ainhoa Lopez Soraluze mezzosopranoa eta Pedro José Rodriguez piano jolea izango dira.

Biografia: Errenterian jaioa. Musika ikasketak Errenteriako udaleko Musika Kontserbatorioan hasi zituen, eta bukatu Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan bukatu zituen kantu ikasketetan diploma lortuta. Bere lan profesionala, momentuz, Italian, Espainian eta Frantzian gauzatzen du, hainbat opera eta kontzertutan parte hartuz.

Azaroak 13, igandea

Amaia Arberas sopranoa eta Borja Rubiños piano jolea izango dira.

Biografia: Donostian jaio zen. Bere gaitasunak zirela-eta, besteak beste, musikarako dohaina, ahotsa eta entzumen-oroimen bikaina, txiki-txikitatik hasi zituen musika-hizkuntza ikasketak eta piano-ikasketak. Bere hiriko Musika Kontserbatorio Nagusian sartu zen eta haur abesbatzetan abestu zuen. Gaur egun, Donostiako Orfeoi ospetsuko kidea da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.