'Toribio Jauregi, pilotazale bat kameraren atzean' erakusketa aurkezteko prentsaurrekoa egingo dute

Maider Arregi 2005eko azaroaren 8a

Azaroak 9, asteazkena, egingo da erakusketako prentsaurrekoa. Bergarako Udaleko osoko bilkura aretoan izango da eguerdiko 12:00etan.

Prentsaurrekoan izango dira Victoriano Gallastegi Bergarako alkatea, Isabel Vidarte erakusketaren egilea, Bixente Jauregi Toribio Jauregiren semea eta Maider Osa Bergarako Udaleko kultura teknikaria.

Toribio Jauregi, pilotazale bat kameraren atzean erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan izango da, azaroaren 11tik abenduaren 10era bitartean. Antolatzailea Bergarako Udala da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak