Haurrentzako antzerkia: "Xomorroak"

Maider Arregi 2005eko azaroaren 2a

Azaroaren 6an, igandean, "Xomorroak" antzezlana eskainiko dute. Udal pilotalekuan izango da ikusgai arratsaldeko 17:30ean. Sarrera 2 euro.

Egilea: Anartz Zuazua eta Klaus Groten

Aktoreak: Mireia Gabilondo, Itziar Urretabizkaia, Anartz Zuazua eta Sara Cozar

Sinopsia: Arrosak lore eta landareak maite ditu. Hori dela eta, Lore jarri zion bere alabari. Neskatoak bost urte bete dituen egunean, Arrosak lorontzi bat oparitu dio. Baina Loreri ez zaizkio loreak gustatzen. Ez daki, ordea, lorontzi batean, loreez gain, beste izaki asko ere bizi direla. Lorontzi batek era guztietako pertsonaiak eta istorioak gordetzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak