Bergarako Matxiategi kalean kamioi batek harrapatuta hil da goizean 72 urteko C.R.R.gizonezko bergararra.
Istripua gertatu ostean, ertzainak, anbulantzia eta suhiltzaileak joan dira bertara, baina Ertzaintzak jakitera eman duenez, ezin izan dute ezer egin gizona onik ateratzeko.
Gizonari autopsia egingo diote datozen orduetan; eta Ertzaintza istripua ikertzen ari da.