Hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko hitzarmena sinatu du Udalak

Maider Arregi 2005ko urr. 28a, 14:22
Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak eta Victoriano Gallastegi, Bergarako alkateak, sinatu dute Bizigune Programako hitzarmena. Hitzarmen honen arabera, hutsik dauden etxebizitzak merkatuan eskuragarri izateko urratsak emango dira.

Bergaran 700 etxebizitza inguru daude hutsik. Bizigune programaren helburua, ahalik eta etxebizitza huts gehien horien beharra dutenen eskura jartzea da.

Etxebizitzen jabeei hainbat abantaila fiskal eskaintzen die programak.

Baldintzak

Bizigune programaren barnean egoteko honako baldintzak bete behar ditu etxebizitza batek:

  • Etxebizitzaren azalera erabilgarria ezin da 120 m2 baino gehiagokoa izan.
  • Erreferentzia-errenta hilean 660 euro baino gehiago ez izatea.
  • Programaren barnean sartu baino lehenagoko hamabi hilabeteetan, etxebizitza ez egotea alokatuta edo okupatuta.
  • Etxebizitza librea izatea, hau da, babes ofizialekoa ez izatea.

Bestalde, etxebizitza errentan hartzeko zenbait baldintza betetzea ezinbestekoa da. Besteak beste, urteko diru-sarrerak gutxienez 3.000 euro eta gehienez 21.100 eurokoak izatea.

Suredesa izango da Bizigune programa kudeatuko duen enpresa. Argibideak, www.etxebide.info helbidean edo 900 251 251 telefonoan eskura daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak