Fernan Oregi eta Benito Cantero San Martin Argazki Rallyko irabazle

Goiena 2005ko urr. 26a, 12:58
Pol-Pol Argazki Taldeak antolatuta San Martin jaietan Argazki Rallya egin zuten hainbat zaletuk. Diapositiben atalean Soraluzeko Fernan Oregik jaso du lehen saria. Argazki digitalean Bergarako Benito Cantero izan da irabazle.

Lau gairen gaineko argazkiak atera behar izan zituzten: ageriko pintura lehiaketa, txirrindulari lasterketa, xake txapelketa eta erreileno eta tostoien kofradia.

Bi eratan atera zituzten partaideek argazkiak:

  • Diapositibetan 11 partehartzaile izan ziren: zortzi bergarar eta hiru kanpotar.
  • Digitalean, berriz, zortzi: sei bergarar eta bi kanpotar.

Bost bergarar sarituta

Epaimahaia Jose Agustin Gurrutxaga, Imanol Mondragon eta Jorge Murgiondok osatu dute.

Diapositiben ataleko irabazleak:

1. Fernan Oregi (Soraluze).

2. Jose Aguayo (Bergara).

3. Luis Fco. Llavori (Zumaia).

Herritarraren saria: Joseba Leturia.

Argazki digitaleko irabazleak:

1. Benito Cantero (Bergara).

2. Peio Romatet (Zumaia).

3. Juan Antonio Untzurruntzaga (Bergara).

Herritarraren saria: Josean Arenaza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak