Bizigune programa aurrera ateratzeko akordioa izenpetuko du Udalak

Bergarako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Sailak lortutako akordioaren berri emateko, prentsaurrekoa egingo da. Ekitaldia, urriaren 27, eguerdiko 13:30ean izango da udaletxeko Pleno Aretoan.

Bizigune programa

Bizigune programa

Bizigune progaman lortutako akordioa izenpetuko dute Bergarako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Sailak. Bizigune programa Suradesa erakundearen bitartez kudeatuko da.

Bizigune programaren bidez, Bergarako Udalak, Suradesak eta Eusko Jaurlaritzak herrian hutsik dauden etxebizitzei erabilera eman nahi diote, alokairua erabateko bermearekin bultzatuz.

Parte hartuko dutenak:

  • Javier Madrazo Lavin, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Sailburua

  • Victoriano Gallastegi, Bergarako Alkatea.
  • Agustín Ugarte, Suradesako Lehendakaria.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.