Zauritu bat furgoneta bat irauli ostean

Maider Arregi 2005eko urriaren 13a

Goizeko 08:45etan gertatu da istripua GI-632 errepidean, Bergaran. Peugeot markako furgoneta errepidean irauli egin da. Ondorioz, pertsona bat zauritu da eta Arrasateko ospitalera eraman dute.

Une honetan Zumarragarako noranzkoa moztuta dago. Gainera, auto ilara handiak daude. Ezbeharrean zauritutako pertsona, Debagoieneko ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak kontu handiz gidatzeko eskatu du, izan ere olioa baitago errepidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak