Literatura emanaldia antolatu du Jardunek

Maider Arregi 2005ko urr. 10a, 20:55
28 letra eta 7 nota munduari itzulia egiteko literatura emanaldia izango da urriak 20, osteguna. Patxi Zubizarreta idazlearen eta Jabier Muguruza, Txema Garces eta Joseba Loinazen musikaz lagundutako errezitaldia da.

Errezitaldia, Jam aretoan izango da urriak 20, arratsaldeko 19:00etan. Literatura eta Bidaia gai erakargarrien inguruan osatua, estreinatu zenetik, sortzaileek hainbat tokitan plazaratu dute ikuskizun hau. Emanaldia, ikasleentzat nahiz helduentzako dago zuzendua.

28 letra eta 7 nota munduari itzulia egiteko

Errezitaldi musikatu honekin Patxi Zubizarretak eta Jabier Muguruzak ( Txema Garcesen-baxua- eta Joseba Loinazen-pianoa- laguntzarekin) letra eta musikaren bidez munduaren itzuli labur bat proposatzea dute helburu. Hemen ere, literatura unibertsaleko hainbat testu eder irakurriko dute (Jack London, Carlo Levi, Xuan Bello, Marco Polo, Joseba Sarrionandia, Kirmen Uribe, Julio Villar...) eta kontinente batetik bestera igaro bitartean, Jabier Muguruzak bere diskoetatik egokitutako kantu bat eskainiko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak