Oinarriak
Partehartzaileak: Euskadin bizi den edozein afizionatu.
Gaia: Kirola.
Modalitatea: Zuri-beltzean edo koloretako argazkiak. Laborategiko edozein teknika prozedura ere onartuko da.
Lan kopurua: Mota bakoitzeko lau aurkez daitezke. Beste inongo lehiaketatan saritugabeak.
Aurkezpena: 30x40 cm-ko kartulinan aurkeztuko dira. Argazki paperaren tamaina eta argazkiko irudia ere bakoitzaren aukeran gelditzen dira. Lanen atzekaldean egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefonoa, eta hala bada, parte hartzen duen Argazki-Elkartearen izena adieraziko dira.
Nora bidali: Lanak Udaletxera bertara ekarrita edo posta zertifikatuz bidali daitezke helbide honetara.
Bergarako Udala
Udal Kirol Zerbitzua (Argazki Lehiaketa)
San Martin Plaza
20570 Bergara (Gipuzkoa)
Onarpen epea: 2005eko azaroaren 11an.
Erabakia: 2005ko azaroaren 15ean.
Erakusketa: Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak, Kultur Etxean egongo dira ikusgai 2005eko azaroaren 25etik abenduaren 4ra bitartean.
Sari banaketa: Abenduaren 2an, arratsaldeko 20:00etan, Kultur Etxean.
Hemen informazio gehiago eta izena emateko txartela, pdf, formatoa, 100kb