Soraluze-Bergara krosa urriaren 12an

EduMendibil 2005ko urr. 6a, 14:02
Antxintxika Triatloi Taldeak antolatuta, Soraluze eta Bergara arteko Servimasa Saria kros lasterketa jokatuko da eguaztenean, urriaren 12an, 11:00etan. Partaideek 11 kilometro egin beharko dituzte. Herri lasterketa izango da.

Irteera, esan bezala, Soraluzen izango da eta partaideek trenbide zaharretik etorriko dira Bergarara (zazpi kilometro). Bergaran beste lau kilometro egingo dituzte; Zubieta, Fraiskozuri, Agorrosin, Matxiategi, Ibargarai eta Iralatik igaroko dira eta helmuga Fraiskozurin izango da.

Herri lasterketa

Antolatzaileek 300 bat partaide izatea espero dute. Izenematea sinbolikoa izango da, 3 eurokoa, eta jasotzen den dirua Antxintxika taldeko Xabi Lekueri laguntzeko bideratuko da. Hain zuzen ere, urriaren 15ean Hawaiiko Iron Man proban hartuko du parte Lekuek. Gastuei aurre egiteko zuzenduko da dirua.

Izenematea zabalik

Izenematea Arrasaten, Musakola kiroldegian (943 77 16 77), eta Bergaran, Mapfre aseguru etxean (943 76 18 80) eta Lazkano oinetako dendan (943 76 25 03) egin daiteke. Egunean bertan izena emanez gero, 5 euro.

Autobus zerbitzua egongo da irteera puntura joateko, 09:45ean eta 10:30ean. Partaideen artean hainbat sari zozketatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak