Jardun elkarteko aisialdi taldeek ikasturtea hasiko dute zapatuan

Usoa Agirre 2005ko urr. 4a, 11:45
Txapligu eta Txiskrilabi taldeak aste honetan hasiko dira lanean. Txapligu taldea 9-11 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da. Txiskrilabi taldea, berriz, 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako aste bukaeretako aisialdi eskaintza da. Bi taldeek urriaren 8an hasiko dute ikasturtea.

Txapligu taldea

Txapligu taldea

Txapligu, 9-11 urte bitarteko haurrei (Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailak) zuzendutako egitasmo hau, umeen aisialdia betetzeko eta denbora honetan euskaraz jarduteko eta ohitura hau bultzatzeko sortu zen. 2002ko urriaz geroztik Bergarako Arrizuriaga jauregian daukate proiektu desberdinak burutzeko lokala. Arrizuriaga, ume horien bilgune bihurtu nahi izan dugu; lagunekin bertara hitz egitera edo jolastera eta ekintza berezietan parte hartzera (tailerrak, txapelketa, irteera...) joan daitezen. Bide batez, lagun berriak egiteko aukera ezin hobea eskaintzen da.

Karneta taldeko partaide izateko

Txapligu taldeko partaide izateko karnet bat egin behar dute, Jarduneko gaztetxoko karneta. Behin karneta eginda, lokalean sartu eta ekintza guztietan parte hartzeko aukera dute zapatu eta domeketan, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Asteburu horietan guztietan era guztietako ekintzak izaten dituzte, hala nola, eskulanak, jolas ezberdinak, irteerak, besteak beste.

Ikasturte berri hau urriaren 8an hasiko da eta karneta egiteko 2 argazki eta urteko kuota (30 euro) ekarri behar dira. Karneta Jarduneko bulegoetan edo aste bukaeretan bertan Arrizuriagan egin daiteke.

Txiskrilabi taldea

Txiskrilabi 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako asteburuetako aisialdi eskaintza da. Egitasmo hau Txapligu egitasmoari jarraipen bat emateko sortu zen.

Helburuak

  • Gazteen arteko harremanak lantzea eta talde tinko bat sortzea.

  • Euskalgintzan, alde batetik euskaraz egiteko ohitura duen lagunarteek hau finkatzea hizkuntzari kultur eta gizarte balioa emanez.
  • Erdaraz egiteko ohitura duten lagunarteek euskaraz egiteko ohitura hartzea.

Ekintzak

Gazteei zapatutarako aisialdi alternatiba bat eskaini nahi diete eta ekintzen artean honakoak burutzen dituzte:

  • Eztabaidak
  • Irteerak
  • Jolasak
  • Tailerrak (sexu tailerra, eskulanak...)

Gazteak bi taldetan banatzen dituzte:

  • 12-14 urte bitartekoak: 16:00etatik 18:00etara bilduko dira.
  • 14-16 urte bitartekoak: 18:00etatik 20:00etara bilduko dira.

Kuota, 20 euro

Txiskrilabi taldeko kide izateko 20 euro ordaindu behar dira (urteko kuota). Izen ematea Jarduneko bulegoan edo aste bukaeran Arrizuriagan bertan egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak