Bi hauek moduan, beste asko ere eguzkiari begira egon dira goizean. Betaurreko bereziak edo bestelako mediorik eduki ezean, zaila zen ezer bereiztea, baina fenomeno polita ikusi ahal izan dute argazkiko lagunek. Kalean ez da asko igarri; pixka bat ilundu du, baina, gurean eklipsea ez da osoa izan.