Mikel Garaiondo preso osintxuarrari ongi etorria

Bergarako Askatasunak adierazi duenez, zapatuan, irailaren 24an, Mikel Garaiondori ongi etorria egingo zaio. Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan izango da Osintxu auzoko plazan. Ondoren, afaria izango da Osintxun bertan.

Mikel Garaiondo, irailaren 13an utzi zuten aske Frantzian bermea ordaindu ostean. Garaiondo, 2003. urteko azaroan atxilotu zuten Eibarren, Tarbesen atzemandako paperetan oinarrituta.

Prentsaurrekoa

Astelehenean, irailaren 26an, prentsaurrekoa egingo du Bergarako Askatasunak, 19:30ean, Artatse elkartean. Antxon Sasiainen estradizioari buruzko prentsaurreko izango da.

Antxon Sasiain preso politiko bergararra urriaren 3an estraditatuko dute Frantziatik. 1997an herritik alde egin ostean, 2002ko azaroaren 17an atxilotu zuen frantziar poliziak. Gaur egun, Normandian dagoen Revil CedÈx-eko espetxean aurkitzen da eta bertan dagoen euskal preso politiko bakarra da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.